BATU ELKARLAGUNTZA SAREA

Reproducir vídeo

Garai ilunak datoz. 2008ko krisiaren kolpea asimilatzen ari ginen honetan, krisi berria dugu ate-joka eta esperientziak erakutsi digu nork ordaintzen dituen kalte-ordainak, herri langileak hain zuzen. Etxe kaleratzeak, soldata murrizketak, gosea, errepresioa eta beste hainbat bidegabekeri bizi izan ditugu azken urteotan, putzura eraman gintuztenak erreskatatuak ziren bitartean. Kapitalismoak kondenatzen gaituen etorkizun krudelari soilik geure burua antolatuz egin ahalko diogu aurre, herriak bakarrik salba dezakeelako herria.

Helburu honekin batu gara Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Galdakao, San Miguel, Zaratamo, Ugao eta Zeberioko hainbat kide, Batu Elkarlaguntza Sarea sortuz.

Sarearekin lan egin nahiko bazenuke aipatu ditugun arazoetakoren bat bizi duzulako edo bertan lan egin nahiko bazenu gure helburuak konpartitzen dituzulako, jarri harremanetan 654821486 zenbakiarekin edo [email protected] helbidearekin. Bestalde gure inguruko berriak jasotzeko jarrai gaitzazue sare sozialetan @batuelkar edo gure web orrialdean www.batuelkar.eus.